2016(e)ko urriaren 6(a), osteguna

eLIBURUTEGIA!


Zer da eliburutegia?

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen liburutegiek eskeintzen dizuten zerbitzu berri bat da, Interneten bidez eduki digitalen irakurketa errazten duena. Irakurketa hori streaming bidez, ordenagailuaren bitartez edo gailu mugikorrak direla medio burutu daiteke.

Nola sartu naiteke eliburutegian?
Euskadiko Irakurketa Sare Publikoko bazkidea bazara liburutegiko beste zerbitzuetara sartzeko erabiltzen dituzun datu berdinak  sartzearekin nahikoa da. Pasahitza ahaztu baduzu zure liburutegira jo beharko duzu eta berri bat emango dizute. Oraindik ere Sareko liburutegi publiko bateko erabiltzailea ez bazara eska ezazu zure txartela zure udal liburutegian eta plataformara sartzeko beharrezko datuak emango dizkizute.
Zer aurkituko dut bertan?
Formatu digitalean irakurtzeko aukera izango duzu:
Azken nobedadeak, literaturako klasikoak eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiek egindako hautaketa zabal bat eskuratzeko aukera izango duzu.
KLIKATU IRUDIAN ELIBURUTEGIRA SARTZEKO!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina