2016(e)ko irailaren 22(a), osteguna

ONGI ETORRI IKASTURTE BERRIRA!!

Kaixo lagunak!!
Urtero bezala hementxe gaude HIZPRO taldekoak
Euskarari bultzada bat eman nahian.


Ikasturtea indarrez hasteko, hementxe duzue 
Euskararen Txantxangorriaren 
abestia, bideoklipa eta letra,
Goazen filmako protagonisten eskutik!



Sortaldeko argi berriari
ari zaio aspaldi
arratseko azken izpiari
egun eta gizaldi
Bular gorri, hegakada arin
Lur hauetan da emari 
Erreka eta ibai zabalaren, 
Itsasoaren egarri

Lau haizetara hegan
Bera dabil airean
Ahotan, belarritan
Su epelean
Kalearen bizia
Herri honen irria
Euskararen txantxangorria

Haizearen magal leunean 
Hedatu da oihua 
Bihotzaren taupadetan, 
hitzak Sortu du doinua
Olatuek beren solasean
Aukeratutako harria
Denboran zehar dute jolasean
Eten ez dadin haria

Lau haizetara hegan
Bera dabil airean
Ahotan, belarritan
Su epelean
Kalearen bizia
Herri honen irria
Euskararen txantxangorria

Lau haizetara hegan
Bera dabil airean
Ahotan, belarritan
Su epelean
Kalearen bizia
Herri honen irria
Euskararen txantxangorria

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina