2014(e)ko abenduaren 2(a), asteartea

EUSKARAREN EGUNA!

EUSKARA, ETENIK GABEKO HARIA!!

 Hementxe dituzue Euskararen egunerako plangintza eta hainbat baliabide!

  • EUSKARA SAKATU: Goizean goizetik besokoak jantzi eta jarri euskara martxan!

  • EUSKARAREN MEZUA: Irakurri eta hausnartu

Zakarretara bota behar banauzu gehiegi erabili izanagatik izan dadila.

Kaixo, ni naiz, zure bizitzako lehenengo egunetatik zure alboan dagoena, komunikatzen lagundu zizuna. Hasierako egunetan esaten zenituen astakeriak zuzentzen zizkizun inguruko jendeak, nire arauen arabera, eta nahiz eta jendeak barre egin, txikia zinenez onartuta zeuden zure ahotik ateratako hitz aldrebesak. Helduekin beste zerbait gertatzen zait, oso nahasia naiz eta maite nautenek ez dute nirekiko akatsik onartzen, dena zuzentzeko joera dute, eta honek pertsona asko nirekin lotsaraztea ekarri du.
Zuzenketak eta lotsak tarteko, denboraren poderioz nigandik urruntzen joan da jendea, eta niganako konfiantza albo batean utzi du. Zoritxarrez honela galdu dut prestigioa ,eta ziur nago, guztiok errespetatu eta maitatuko baninduzue, orain indartsua izan eta harro hitz egingo zenuketela nitaz.
Zure ahotik atera nahi dut,  zure pentsamenduetan sortu, munduan ezagun bihurtu, bihotz guztietara lotu, txikitik handira joan, jendea ni maitatzera motibatu, letra guztiekin jolastu, neure arima kalean usaindu eta neure erritmora dantzatu. Maitatu egin nahi dut, xuxurlatu, lagundu, haserretu, ligatu, borrokatu, zoriontsu sentitu, eta herri baten nortasunaren zati izateaz gain, herriko norbanako bakoitzak niri nortasuna ematea nahi dut.
Zaren bezalakoa nahi zaitut, onartzen zaitut eta maite zaitut. Niri ahoz-aho ibiltzea gustatzen zait, hitzek bizitza ematen didate eta zaila naizela esaten duten arren, ezagutzea merezi duen bihotz handia daukat nire sustrai luzeen artean, beraz, ziur nago nik zu maitatzen zaitudan moduan zuk ere maite nazakezula.
Amaitzeko, mesedetxo bat eskatu nahi dizut; ez dakit hiltzen ari naizen edo ez, baina bizirik jarraitu nahi dut denbora luze batez, beraz gauza bakarra esango dizut: zakarretara bota behar banauzu gehiegi erabili izanagatik izan dadila.
Aldez aurretik mila esker irri batez,
Euskara.
  • ETA NIK... NOIZ ETA NON HITZ EGITEN DUT EUSKARAZ?: Panpinak pertsonalizatu eta osatu horma-irudia!

  • KARAOKEA: Klikatu txantxangorrian eta aukeratu nahi dituzuen abestiak!      
Guk, egun honetarako, ondorengoak gomendatzen dizkizuegu: 

  • IKASTOLEI BURUZKO BIDEOAK: Klikatu ondorengo loturetan ikastolen sorrera eta historiari buruzko bideoak ikusteko!
    •    Ikastolen sorrerari buruzko bideoa (7min)
    •    Ikastolen historiari buruzko bideoa (13 min.)

  • JOLAS KOOPERATIBOAK: Hementxe dituzue jolasak egiteko taldeak eta ordutegia!
  • ORDUTEGIA
    PORTXEA
    FRONTOIA
    GIMNASIOA
    09:30-10:00
    HH5-DBH3
    LH 3-HH4
    DBH2-LH4
    10:00-10:30
    HH4-DBH4
    DBH1-LH3
    LH5-LH1
    11:30-12:00
    LH4-HH5
    LH6-LH2
    DBH3-LH5
    12.00-12.30
    DBH4-LH6




    Eta honetaz gain...bertsoak, antzerkia, txokolatada...


    ONDO PASA ETA EUSKARAZ BIZI!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina